Isaak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Isaak
Biblia
Sacrifice of Isaac-Caravaggio (c. 1603).jpg
Isaaken sakrifizioa, Caravaggioren olio pintura, 1603 aldean
Argitalpena
Agertzen da
Datu biografikoak
Jaiotza Kanaan
Heriotza Kanaan
Sexua edo generoa Gizona
Datu pertsonalak
Lanbidea Aitalehena
Senideak Abraham eta Sara (gurasoak)
Seme-alabak Jakob eta Esau

Isaak[1] (hebreeraz: יִצְחָק, Yitsẖak edo Yiṣḥāq; antzinako grezieraz: Ἰσαάκ, Isaak; latinez: Isaac; arabieraz: إسحٰق edo إسحاق, ʼIsḥāq) Bibliako bigarren hebrear aitalehena da, Abraham eta Sararen seme bakarra.

Hasiera liburuaren arabera, Isaak jaio zenean Abrahamek 100 urte baino gehiago zituen eta Sara antzutzat zeukaten. Jainkoak Abrahami, fedea eta esanekotasuna frogatzeko, bere semea sakrifikatzeko eskatu zion. Sakrifizioa amaitzear zegoela, ordea, aingeru batek salbatu zuen Isaak. Bere lehengusu Rebekarekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituen: Esau eta Jakob. Bibliako aitalehenen artean, izena aldatu ez zuen bakarra izan zen, eta baita Kanaan utzi ez zuen bakarra ere. 180 urte zituela hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]